GREZIA (denbora lerroa)
http://www.dipity.com/rakelconu/Greziarren-mundua/
lunes, 25 de abril de 2016
viernes, 22 de abril de 2016
JAINKOAK ETA HEROIAK
JAINKOAK
HEROIAK
-Atena jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan boteretsuena zen eta Metis berriz prudentziaren jainkosa.
-Apolo greziar eta erromatar mitologian,olinpiar jainko nagusia da.Kouros (bizarrik gabeko gaztea) ideala, Apolo da argiaren eta eguzkiaren jainkoa; egia eta profeziena; arkularitzarena; medikuntzarena; musikarena, poesiarena eta arteena, eta beste hainbat jarduerarena ere. Apoloren guraso dira Zeus eta Leto, eta arreba biki Artemisa
-Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa zen antzinako greziar mitologian, Venus erromatarraren parekoa. Hesiodo poeta greziarraren arabera, Uranoren odolak ernalduriko itsas uhinen aparretik sortua. Kronos, Uranoren semeak, aitaren genitalak moztu eta itsasora bota zituen, eta aphros edo itsasotik Afrodita sortu zen.
-Ares greziar mitologian, gudaren olinpiar jainkoa izan zen. Gudarena baino, bortizkeriaren jainkoa izan zen .Aresek Zeus eta Hera zituen gurasoak. Iliadan agertutakoa, erromatar mitologian, Marte bere baliokidea izan zen.
Greziar mitologia
Antzinako Greziarren jainko eta heroiei buruzko eta munduaren sorrera
azaltzeko istorio multzoa da, narrazio ugaritan sakabanatuta.
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen
HEROIAK
-Atena jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan boteretsuena zen eta Metis berriz prudentziaren jainkosa.
-Apolo greziar eta erromatar mitologian,olinpiar jainko nagusia da.Kouros (bizarrik gabeko gaztea) ideala, Apolo da argiaren eta eguzkiaren jainkoa; egia eta profeziena; arkularitzarena; medikuntzarena; musikarena, poesiarena eta arteena, eta beste hainbat jarduerarena ere. Apoloren guraso dira Zeus eta Leto, eta arreba biki Artemisa
-Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa zen antzinako greziar mitologian, Venus erromatarraren parekoa. Hesiodo poeta greziarraren arabera, Uranoren odolak ernalduriko itsas uhinen aparretik sortua. Kronos, Uranoren semeak, aitaren genitalak moztu eta itsasora bota zituen, eta aphros edo itsasotik Afrodita sortu zen.
-Ares greziar mitologian, gudaren olinpiar jainkoa izan zen. Gudarena baino, bortizkeriaren jainkoa izan zen .Aresek Zeus eta Hera zituen gurasoak. Iliadan agertutakoa, erromatar mitologian, Marte bere baliokidea izan zen.
-Hades greziar mitologian hildakoen mundua eta baita mundu hau agintzen duen jainkoaren izena
-Artemisa greziar mitologian, olinpiar
jainko nagusietariko bat izan zen.Artemisa baso eta muinoen;
birjintasun eta ugalkortasunaren; ehiza eta beste abarren jainkosa
helenistikoa izan zen. Artemisak Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba
bikia zituen
MITOAK:
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen
bizitza eta abenturak
kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan zegoen barreiatuta,
baina geroago literaturan gorde ziren. Ezagututako literatura-iturririk
zaharrena Homeroren Iliada eta Odisea olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia eta Lanak eta Egunak
idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena,
giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo erlijio-ohituren
sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema epikoetan ere gorde dira,
baita K. a. V. mendeko tragedietan, Aro Helenistikoaren idazkietan edo
erromatar garaiko idazleen izkribuetan (Plutarko eta Pausaniasenetan
esaterako) ere.
Graziar mitologiak eragin handia utzi
du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean eta literaturan.
Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako artistak horretaz baliatu
dira inspirazio berria bilatzeko eta, oinarritzat jota, artelan berriak
sortzeko.
HISTORIA
Historia
Antzinako Grezia Mendebaldeko Zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da. Greziar kulturak Erromatar Inperioan izugarrizko eragina izan zuen, baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Eragin hau hizkuntzan, politikan, hezkuntzan, filosofian, zientzian eta arteetan izan zen. Antzinako Grezia Iberiar penintsulatik Itsaso Beltzeraino grezieraz berba egiten zuten lurraldeez osatua zen.
Antzinako Erromaren gainean eragin itzela izan arren, Erromatar Inperioko probintzia bilakatu zen Grezia. Inperioa bitan banandu zenean, ekialdeko zatian greziarra zen kultura nagusia. Bizantziar Inperioan greziera izan zen hizkuntza nagusia. Erasoak eraso, XV. mendera arte, inperio horrek zutik iraun zuen hamaika mendez. Otomandarren eskutan erortzean (1453), Konstantinoplako jakintsu asko mendebaldera migratu ziren, Pizkundearen eragile bat izanik. Nolanahi ere, greziar ortodoxoen kohesiorako, eta ondorengo nortasun greziarra osatzeko, oso lagungarria izan zen erlijioan banantzeko sistema otomandarra.
JOKU OLINPIKOAK
Joku olimpikoen sorrera
Lehendabiziko Joko Olinpikoak K.a. VIII. mendearen inguruan egin ziren eta sorrera Grezia klasikoan kokatzen da, Olinpia eskualdean. Hortik dator Joko Olinpiko edo Olinpiada izena. Joko Olinpikoak Zeus Titanen aurka garaile atera zela ospatzeko antolatu ziren.
Ezagutzen diren lehen datu errealak K.a. 884. urtekoak dira. Lehenengo jokoak Ifitosek, Elidako erregeak, antolatu zituen Espartako erregea zen Likurgorekin bakea sinatzeko. Honen ondorioz, sortu zen bake olinpiko edo Ekecheiria. Bake honek sei hilabete irauten zituen, 3 jokoen aurretik eta 3 jokoen ondoren.
Hiru aldiz apurtua izan zen bake sakratua edo Ekecheiria. Arazo horri aurre egiteko, bakea errespetatzen ez zuten partaideak Joko Olinpikoetatik kanporatuak izaten ziren betiko.
Kirolarien artean ez zen emakumezkorik onartzen eta, emakumeren bat izatekotan, hil egiten zuten. "Parte hartzaileak gizonezkoa, heleniarra eta librea izan behar du: ez esklaborik ezta atzerritarrik ere ez da onartuko Joko Olinpikoetan". Horrela zioen parte hartzeari buruzko araudiak.

Arauak eta zigorrak
Joko Olinpikoen arau nagusiak hauek ziren:
- Parte hartzaileek grekoak eta egoera askekoak izan behar ziren. Gainera, Elis hirian egin behar zituzten araututako entrenamenduak.
- Ezkondutako emakumeek ezin ziren Joko Olinpikoetako ikusle izan. Emakume ezkongabeak, berriz, ikusle bezala onartuta zeuden.
- Partaideek biluzik parte hartzera behartuta zeuden.
- Lehiaketetan ezin zuten aurkakoa bultzatu ezta borrokan erahil ere.
- Epaileek ezin zuten Joko Olinpikoetan parte hartu.
- Epaileak diruaren bidez erostea zigor batekin debekatuta zegoen.
Arauak ez betetzearen ondorio gisa zigor ekonomikoak, ohikoenak, eta baita politikoak ere ezartzen ziren.
Ospea eta gainbehera
Urteak pasa ahala, Joko Olinpikoak garrantzi handia hartzen joan ziren. Irabazleek ereinotzezko koroa eskuratzen zuten sari bezala. Zazpigarren Joko Olinpikoetan erabaki zen irabazlearen eta haren jaioterriaren saria hori izatea. Atleta oso onak izan ziren eta horietako batek, Leóni Rodasek, hamabi aldiz jarraian irabazi zituen Joko Olinpikoak. Zeusen tenpluan egiten zen zin olinpikoa. Sugar olinpikoa zeraman mutiko gaztea, urte horretako “atzerritarren lasterketa”ren irabazlea zen
Suscribirse a:
Entradas (Atom)