viernes, 22 de abril de 2016

JOKU OLINPIKOAK


Joku olimpikoen sorrera
Lehendabiziko Joko Olinpikoak K.a. VIII. mendearen inguruan egin ziren eta sorrera Grezia klasikoan kokatzen da, Olinpia eskualdean. Hortik dator Joko Olinpiko edo Olinpiada izena. Joko Olinpikoak Zeus Titanen aurka garaile atera zela ospatzeko antolatu ziren.

Ezagutzen diren lehen datu errealak K.a. 884. urtekoak dira. Lehenengo jokoak Ifitosek, Elidako erregeak, antolatu zituen Espartako erregea zen Likurgorekin bakea sinatzeko. Honen ondorioz, sortu zen bake olinpiko edo Ekecheiria. Bake honek sei hilabete irauten zituen, 3 jokoen aurretik eta 3 jokoen ondoren.

Hiru aldiz apurtua izan zen bake sakratua edo Ekecheiria. Arazo horri aurre egiteko, bakea errespetatzen ez zuten partaideak Joko Olinpikoetatik kanporatuak izaten ziren betiko.

Kirolarien artean ez zen emakumezkorik onartzen eta, emakumeren bat izatekotan, hil egiten zuten. "Parte hartzaileak gizonezkoa, heleniarra eta librea izan behar du: ez esklaborik ezta atzerritarrik ere ez da onartuko Joko Olinpikoetan". Horrela zioen parte hartzeari buruzko araudiak.

Arauak eta zigorrak
 Joko Olinpikoen arau nagusiak hauek ziren:
  • Parte hartzaileek grekoak eta egoera askekoak izan behar ziren. Gainera, Elis hirian egin behar zituzten araututako entrenamenduak.
  • Ezkondutako emakumeek ezin ziren Joko Olinpikoetako ikusle izan. Emakume ezkongabeak, berriz, ikusle bezala onartuta zeuden.
  • Partaideek biluzik parte hartzera behartuta zeuden.
  • Lehiaketetan ezin zuten aurkakoa bultzatu ezta borrokan erahil ere.
  • Epaileek ezin zuten Joko Olinpikoetan parte hartu.
  • Epaileak diruaren bidez erostea zigor batekin debekatuta zegoen.

Arauak ez betetzearen ondorio gisa zigor ekonomikoak, ohikoenak, eta baita politikoak ere ezartzen ziren.
Ospea eta gainbehera

Urteak pasa ahala, Joko Olinpikoak garrantzi handia hartzen joan ziren. Irabazleek ereinotzezko koroa eskuratzen zuten sari bezala. Zazpigarren Joko Olinpikoetan erabaki zen irabazlearen eta haren jaioterriaren saria hori izatea. Atleta oso onak izan ziren eta horietako batek, Leóni Rodasek, hamabi aldiz jarraian irabazi zituen Joko Olinpikoak. Zeusen tenpluan egiten zen zin olinpikoa. Sugar olinpikoa zeraman mutiko gaztea, urte horretako “atzerritarren lasterketa”ren irabazlea zen

No hay comentarios:

Publicar un comentario